viernes, 6 de febrero de 2015

Aukeratu Erlijio Katolikoa gure seme-alabentzat

2015-02-02

Ikastetxe guztietan eskatu dezakete gurasoek erlijioaren irakaskuntza

2015-2016 ikasturterako aurre matrikulazio epearekin bat eginez, Euskadiko Elizbarrutietako Hezkuntza ordezkariek gurasoak animatu nahi dituzte, ikastetxeetan haien seme-alabentzat erlijio irakaskuntza aukeratu dezaten.

Hildo honetatik gogora ekarri nahi dute, ikastetxe guztiak Legez behartuta daudela, erlijio klasea eskaintzera.

HAMAIKA ARRAZOI DIRA, ERLIJIO KLASEA AUKERATZEKO:


1) Gizon eta emakume guztiak berdintasunean ulertzen eta
maitatzen laguntzen digu.

2) Kristau mezua ikasteko era atsegin eta dibertigarria eskaintzen du.

3) Beste kultura eta erlijio batzuk ezagutu eta estimatzeko eta
gure gizartean dauten garrantziaz jabetzeko aukera ematen digu.
4) Kristauak nola bizi diren eta nolako harremanak dituzten
irakasten digu.
5) Zuzentasuna eta bakea ezar daitezkeela sinestarazten digu.
6) Askatasunean pentsa eta hitz egin dezakezu.
7) Mundua eta gizakia aldatzeko gauza den Ebanjelioko
Jesus hurbiltzen digu.
8) Gure Herriko kultura, balio eta usadioak ezagutzen laguntzen
 digu.
9) Beste irakasgai batzuk ulertzeko bide da.
10)Gehien sufritzen dutenekin solidario izateko dei egiten digu.
Horregatik, Euskadiko Elizbarrutietako Hezkuntza Ordezkariek,

IKASTETXEETAN ERLIJIOAREN IRAKASPENA
BEREN-BEREGI ESKATZERA BULTZATZEKO DEIA EGITEN DIEGU
FAMILIEI, IKASLEEI, HEZITZAILEEI ETA KRISTAU
ELKARTEKO ARDURADUN EZBERDINEI.

                ERLIJIO IKASGAIARI BURUZKO INFORMAZIOA 



ELIZAGIPUZKOA

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LinkWithin

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...