Erlijioa eta Eskola Kongresuko argazki batzuk plazaratu ditu elizbarrutiko web orriak.
Mostrando entradas con la etiqueta kongresua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kongresua. Mostrar todas las entradas
lunes, 31 de marzo de 2014
Fotografías del Congreso Religión y Escuela - Kongresuko argazkiak
viernes, 21 de marzo de 2014
El Congreso Religión y Escuela en directo por Ustream / Kongresua zuzenean
Biharko Erlijioa eta Eskola Kongresua Ustream bidez zuzenean jarraitzeko aukera izanen dugu!
martes, 18 de marzo de 2014
Erlijioa eta Eskola Kongresuan izena eman duzu jada? Bihar amaituko da epea...
Berandu dabiltzanentzat, larunbatean Iruña Park Hotelan egingo den Erlijioa eta Eskola, etorkizunerako errealitate bat Kongresuan izena emateko epea bihar (martxoak 19) bukatuko dela oroitarazten dizuegu. ¡Animo! ¡Ezin duzue galdu!
Ordezkaritzaren izen emate orria (kontu korrontea La Caixakoa da).
ILZren izen emate orria (formakuntza orduak lortu nahi dituzten irakasleentzat)
domingo, 16 de marzo de 2014
jueves, 13 de marzo de 2014
Plataformak Erlijioa eta Eskola Kongresuan parte hartuko du
Erlijioa Eskolan Nafar Plataformak datorren martxoaren 22an Iruñan Erlijioa eta Eskola, etorkizunerako errealitatea Kongresuan parte hartuko du. Plataformako zuzendaritza-batzordeko kide den ama batek, hain zuzen ere, bazkalondoan izango den mahai-inguruan hitz egingo du.
Mahai-inguru honetan, hezkuntza erlijiosoan sartuta dauden erakunde desberdinen ordezkariek parte hartuko dute: familia (gure lagunak ordezkatuko duena), Erlijio-irakasleria, ikastetxeetako zuzendaritza taldeak, Administrazioa eta Elizaren hierarkia.
Kongresu honek gure gizartean hezkuntza erlijiosoak daukan papera ezagutarazteko izango duen garrantzia dela eta, zinez bertan parte hartzera animatzen zaituztegu. Martxoaren 19ra arte badago denbora izena emateko.
Argibide gehiago hemen: http://pnreligionenlaescuela.blogspot.com.es/2014/03/erlijioa-eta-eskola-etorkizunerako.html
jueves, 6 de marzo de 2014
Erlijioa eta Eskola, etorkizunerako errealitatea Kongresua, martxoaren 22an Iruñan
Heldu den martxoaren 22an, larunbata, Erlijioa eta Eskola, etorkizunerako errealitatea Kongresua egingo da Iruña Park Hotelan.
Iruña eta Tuterako Artzapezpikutzako Hezkuntza Ordezkaritzak eta LSB-USO sindikatuak antolatuta, lehen mailako hizlariak bilduko ditu. Hortaz gain, tailerrak eta mahainguruak izango dira.
ILZren (Irakasleen Laguntza Zentrua) bidez matrikula egiten duten irakasleentzat formazio orduak bezala kontutan hartuko dira Kongresuko orduak.
Azken kasu honetan, bi izen emate egin beharko dira: bat Hezkuntza Ordezkaritzan eta bestea ILZn.
Ordezkaritzaren izen emate orria (kontu korrontea La Caixakoa da).
ILZren izen emate orria (formakuntza orduak lortu nahi dituzten irakasleentzat)
Egitaraua ondokoa da:
9:00 Harrera eta dokumentazioaren ematea.
9:45 Kongresuaren inaugurazioa.
Francisco Perez Gonzalez Iruña eta Tuterako Artzapezpiku Jn.
Jose Iribas Sánchez de Boado Jn., Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Kontseilaria
10:15 Lehenengo hitzaldia:
“Gurasoen aukera eskubidea: lege esparrua.”
Jorge Otaduy Jn. (Estatuko Eliza-Zuzenbide ohiko irakaslea, Nafarroako Unibertsitateko Martin Azpilikueta Institutuko Zuzendaria)
11:30 Atsedenaldia-Kafea
12:00 Bigarren hitzaldia:
“Erlijio arloaren garrantzia eta irakaslegoaren profila.”
Abel Arrieta Azpilikueta Jn.
(Elizbarrutiko Irakaskuntza Ordezkaria)
13:00 Hirugarren hitzaldia:
“LOMCE: izpiritua eta berrikuntzak"
Carlos Esteban Garces Jn.
(“Religión y escuela” aldizkari profesionalaren Zuzendaria)
14:00 Bazkaria
16:00 Lan taldeak.
“Erlijioa eta eskola: etorkizunerako errealitatea.”
17:00 Mahai-ingurua.
“Erlijioa eta eskola: etorkizunerako errealitatea.”
Inplikatutako erakunde ezberdinen partehartzearekin: erlijio irakaslea, ikastetxeko zuzendaria, familia,administrazioa, Eliza.
19:00 Amaiera.
Juan Antonio Aznarez Gotzain Jn.
(Iruña eta Tuterako Gotzain Laguntzailea)
Informazio gehiago:
TOKIA: Iruña Park.
IZEN EMATEA: 20€ (Hezkuntza Ordezkaritza)
IZEN EMATEA: 20€ (Hezkuntza Ordezkaritza)
INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA:
IRUÑA ETA TUTERAKO ARTZAPEZPIKUTZA
Mertxe Reta.– Eduardo Mayor
Tfnoa.: 948 20 63 05
Fax: 948 21 04 40
Posta: educacion@iglesianavarra.org
Mertxe Reta.– Eduardo Mayor
Tfnoa.: 948 20 63 05
Fax: 948 21 04 40
Posta: educacion@iglesianavarra.org
Suscribirse a:
Entradas (Atom)