1. Aurreko urrian Iruñan izandako Bileran onartu zen manifestua berresten dugu (behan eransten da).
2. Pertsonaren dimentsio guztiak askatasunean garatzen dituen kalitatezko Eskola integratzaile baten alde gaude.
3. Erlijio-ikasgaiaren egoera Lomcen. Erlijio-ikasgaiak Lomcen daukan trataerarekiko gure arbuiatzea erakusten dugu. Gure iritziz, lege honetan, familien oinarrizko eskubideak inoiz ez bezala urratzen dira.
4. Plataformen Estatu Koordinakundea sortzen dugu. Honela, gainontzeko plataformak manifestuari atxikimendua ematera, elkarlanera eta Koordinakundean parte hartzera animatzen ditugu.
5. Andaluziako Autonomia Erkidegoan Erlijio-ikasgaiaren duintzearen alde mobilizatzen diren familia, irakasle eta gizarte kolektiboei gure erabateko eta baldintzarik gabeko elkartasuna adierazten diegu.
ERLIJIO-IKASGAIAREN ALDEKO PLATAFORMEN AGIRIA
Pertsonaren hezkuntza integralaren arduran bat etorriz, Espainiako erkidego guztietako ikastetxeetan Erlijio-ikasgaiaren presentzia duina eta justuaren alde agertu nahi dugu. Zehatz-mehatz, ondokoa defendatzen dugu:
1. Ikasleriaren dimentsio guztien garapen integrala pertsona orok daukan dimentsio traszendentea barne.
2. Gurasoek seme-alabentzat beraien uste-sendoen araberako hezkuntza erlijiosoa eta morala aukeratzeko daukaten eskubidea.
3. Erlijio-ikasgaiaren ikasketa gainontzeko oinarrizko ikasgaien baldintza berdintsuetan izatea. Hau da, Erlijioa ezagutza-arlo bat izatea, ebaluagarria, konputagarria eta eskola-ordutegi barruan irakastea.
4. Erlijio-ikasgaia aukeratzen ez duten ikasleek ematen duten ikasgai alternatiba berezko kurrikulum bat, ebaluagarritasuna eta konputagarritasuna izatea, gainontzeko ikasgaiak bezala.
5. Erlijio-ikasgaiaren eskaintza hezkuntza-zentru guztientzat derrigorrezkoa eta ikasleentzat boluntarioa izatea.
6. Erlijio-ikasgaiaren eskaintza hezkuntza-etapa guztietan, maila bakoitzan gutxieneko bi saiorekin: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta, hala dagokionean, Unibertsitatean.
7. Erlijio-irakaslearen ezagupen eraginkorra klaustroaren partaide bezala.
Erlijio-ikasgaiaren aldeko plataformek ez diote Erlijio-ikasgaiaren duintzearen aldarrikapenari uzten, ezta Eskolako Erlijio-irakaskuntzaren defentsan erakunde, elkarte, gizarte kolektibo zein pertsonen parte-hartzearen eragiteari ere.
Informazio gehiago: Erlijio-ikasgaiaren aldeko Plataformen I. Bilera
No hay comentarios:
Publicar un comentario