lunes, 10 de febrero de 2014

Apezpikuak ez datoz bat Erlijioak Lomcen daukan lekuarekin

Joan den ostegunean, apezpikuen bozeramaile Jose Maria Gil Tamayo Lomceri buruz mintzatu zen. Apezpikuek, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, Erlijio-ikasgaiaren erregulazioa positiboki balioesten dutela esan zuen. Hala eta guztiz ere, beraien ezinegona azaldu zuen Batxilergoan eta Haur Hezkuntzan ematen zaion trataerarengatik. Etapa horietan ez delako Erlijioaren eskaintza bermatzen.
Hortaz, gutxieneko irakaskuntzen dekretuan, Haur Hezkuntzan eta Batxilergoan Erlijioari trataera bera eta berariazko ikasgaien adinako ordu kopurua ematea bermatzeko eskatu zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LinkWithin

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...