jueves, 16 de enero de 2014

Bi hilabetetan, Erlijioa Eskolan agiriak 1100 atxikimendu baino gehiago jaso ditu jada!

Erlijioko KlaseaZorionak guztioi! Erlijioa Eskolan Nafar Plataforma sortu zenetik bi hilabete besterik ez dira pasa eta agiriak 1100 atxikimendu baino gehiago jaso ditu jada. Eta atxikimendu kopurua egunero handitzen doa! Horregatik, agiria sinatu dutenei eta ekimen hau zabaltzen ari direnei gure eskerrik beroena helarazi nahi diegu.Atxikimendua oraindik eman ez dutenei, ahalegin txiki hau egiteko gonbitea luzatzen diegu. Hemen egiten ahal da: http://pnreligionenlaescuela.blogspot.com.es/p/atxikimendua-eman.html. Agiria pertsonalki ala elkarte edo erakunde gisa sinatu daiteke. Keinu xume honekin, hezkuntzan oinarrizko eskubideak aintzat har daitezen ekarpen eraginkor bat egin daiteke.

Hau besterik ez dugu nahi: hezkuntza integral bat jasotzeko eskubidea, familien aukeratzeko askatasuna eta legediarekiko errespetua. Esan bezala, zorionak eta mila esker guztioi etorkizun handiko hasiera honengatik!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LinkWithin

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...