Familiak, askatasun osoz, beraien seme-alabak Erlijio-ikasgaian matrikutzera animatzen ditugu. Europako hezkuntza sistemen gehiengo zabalan presente dagoen ikasgai honek zeresan handia dauka gure ikasleriaren formakuntzan.

Eskolako
Erlijio-hezkuntzaren aldeko Nafar Plataforma honetatik (mila
hirurehun pertsona baino gehiagoren eta hainbat elkarteren
atxikimenduak dituena), eskolak ikasleen dimentsio guztiak -pertsona
orok daukan dimentsio traszendentea barne- garatu behar dituela
ulertzen dugu. Hau dela eta, Nafarroako hezkuntza zentru guztiei
legez familiei ikasgai hau eskeintzera derrigortuak daudela
oroitarazi nahi diegu. Honela, familiek askatasunez beraien
seme-alabentzat hezkuntza erlijiosoa nahi duten erabaki ahal izango
dute. Inork ezin du familien eskubide honen aurrean ez jakinarena
egin.
Halaber,
hezkuntzaren arduradunei dei egiten diegu Nafarroako zentru guztietan
eskubide honen betetzea zain dezaten, halanola ikasgai alternatibaren
edukiak irakats daitezen.
Esandakoa:
familien askatasunarekiko errespetu guztiarekin, gizarte Plataforma
honek hezkuntza zentruetan Erlijioaren presentzia duina konplexurik
gabe defendatzen du eta ikasgai honetan izena ematera animatzen
zaituztete. Merezi duela uste dugu.
Erlijioa Eskolan Nafar Plataforma
Erlijio-ikasgaiaren aldeko Plataformen Estatu Koordinakundeko partaidea
No hay comentarios:
Publicar un comentario