lunes, 16 de febrero de 2015

Erlijio-ikasgaiaren defentsa komuna eskatzen dute elizbarrutiek

ALFA Y OMEGA ALDIZKARIAREN ARABERA

Erkidegoetako legeen nahaste-borrasteaz eta Gobernuak LOMCErekin egindako ez-betetzeez kexatzen dira



Argazkia: Alfa y Omega
Erlijio-ikasgaiak LOMCEn daukan egoerak kezka handia sortu du elizbarrutietan. Hezkuntza Ordezkariek erkidegoetako nahaste-borrasteak, Gobernuaren ez-betetze legalek eta komunikabideen erasoek hezkuntzarentzat premiazko balioak ekartzen dituen ikasgai hau arriskuan jarri dutela salatzen dute. Hau dela eta, familia, irakasle, sindikatu, ikastetxe eta gotzaiek osatutako fronte komun bat eskatzen dute.

Kezka orokorra
LOMCEn Erlijio-ikasgaiak daukan egoeragatik (zenbait Erkidegotan %50 batetarainoko ordutegi murrizketa; Lanbide Heziketan ez eskeintzaea; Eliza eta Estatuaren arteko Akordioen urraketa; Batxilergoan ez eskeintzea, etab.) dagoen kezka orokorraren adierazlea zera da: aurreko astean, Hezkuntza Ordezkari guztiek Madrilen hezkuntza emergentziaz mintzatzeko izan zuten bileran, lan taldeetan eta pasiloetan Erlijio-ikasgaiaren afera izan zen nagusi.

Erabateko nahaste-borrastea

Hezkuntza Ordezkaritzen kexarik aipatuena erkidego sistemaren "erabateko nahaste-borrastea" da: Erkidego bakoitzak, hezkuntza eskumenak dauzkanez, ikasgai honen inguruan bere modura legeztatzen du. Honela, Gobernuaren joeraren arabera traba gehiago ala gutxiago jartzen dira. Hortaz, irakasleak aparteko arazo bat daukate: errealitate sozial antzekoa eta Eliz-probintzia berean duden elizbarrutiak, erkidego desberdinetan daudenez gero, ezin dituzte material, ordutegi, interlokutore, irakasle-formakuntza, ezta kontratazio prozedura bera ere izan. Gainera, erkidego kontrakoenek legearen interpretazio sui generis bat egiten dute. Eliza eta Estatuaren arteko Akordioak Gobernu zentralari bakarrik dagozkiola -eta ez Erkidegoei- esatn dute. Estatua ez dituelako eskumenak transferitu eta Erkidegoek ez dituzte Elizarekin akordiorik sinatu. Hau da, Estatuak ematen dizkien eskubideak onartzen dituzte, ez ordea eskubide horiek ekartzen dituzten betebeharrak.

Gobernuaren adar jotzea
Gaitz guztiak ezin zaizkio erkidego sistemari egotzi. Hainbat elizabarrutietako ordezkariek Alfa y Omega aldizkariari esan zioten moduan, Madrilen izan zuten bileran, ordezkariek "Gobernuak salduta sentitzen dute bere burua, Erlijio-ikasgaia Lanbide Heziketatik at utzi dutelako, ordutegia murriztu dutelako eta ez dutelako Batxilergoan eskeintza bermatzen. Ematen du ez dutela kurrikuluan jarraitzerik nahi eta negoziazioan adarra jo digula".
Gobernua eta gotzaien arteko negoziazioak maila desberdinetan izan dira, Ministerioarekin eta Rajoy berarekin ere. Negoziazio hauetan parte hartu duten iturri batzuek diotenez, «Gobernuarekin hitz egiten den bakoitzean, gai hau beti ukitzen da, Elizak Erlijio-ikasgaia familien eskubide konstituzional bat dela uste duelako; irakasle laiko asko dago tartean; eta ikasgai honek gaur egungo hezkuntza emergentzia gainditze aldera pertsonaren formakuntza integralan oinarrizkoak diren gakoak ekartzen diguelako».
Gobernuaren borondatea, aldiz, bi gauzetan argi eta garbi geratzen da: lehenbizikoa, iturri berberen arabera, «Rajoyrekin hitz egiten den bakoitzean, gaiaren zehaztasunak oroitarazteko oroitza-txosten bat pasatu behar zaio, garrantzirik ematen ez diola ematen duelako». Bigarrena: Gotzaien Batzarrako Hezkuntza Batzordea Batxilergoko arazoaz mintzatzeko Wertekin elkartu eta aste batera (estudiatuko zuela agindu zuen), Ministerioak Erlijioaren derrigorrezko eskaintza Batxilergoan bertan behera uzten duen dekretua onartu zuen. Oroitu beharra dago erabaki hau Gobernuak lehendik hartuta zeukala, Akordioen hitzez-hitzezkoa ez zen interpretazio bat egiten zuela argudiatuz.
Bere argudioak eta familien eskubideak aldarrikatzeko orduan, Elizak beste oztopo bat dauka: «Gobernuak –diote iturri berberek– Akordioak beste erlijio batzuek daukaten Kooperazio Hitzarmena bezala hartzen ditu, Lege Organiko maila daukan Nazioarteko Itun bat denean; hau da, ez da Estatuaren opari eskuzabal bat, pertsonen oinarrizko eskubide bat baizik».

Fronte komun bat
Hauteskunde urte erdian, etorkizuna ez da lasaia agertzen. Horregatik, elizbarrutien Hezkuntza Ordezkariek baztertutako Hezkuntza Katolikoaren Kontseilua berpizteko modua pentsatzen ari dira jada. Hala, iritzi publikoan eskala handian eragingo duen ekintza fronte bat sortu nahi da, guraso elkarteak, irakasle sindikatuak, ikastetxe katolikoen titularrak, elizbarrutiak eta Gotzaien Batzarra mugiaraziko dituena. Hau guztia Erlijio-ikasgaia larrialdi egoeran utzi duen egoerari buelta emateko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

LinkWithin

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...