ERLIJIO-IKASGAIAREN ALDEKO PLATAFORMEN BILERA
Datorren larunbatan, urriak 18, Erlijio-ikasgaiaren aldeko Plataformen lehenengo Bilera egingo da Iruñan. Erlijioa Eskolan Nafar Plataformak antolatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Errioxako plataformek baieztatu dute jada bilera honetan parte hartuko dutela.
Erlijio-ikasgaiaren aldeko plataformek eskolan Erlijio-ikasgaiaren presentzia duina eta justua defendatzea dute xedetzat. Jardunaldi honetan, Erlijio-ikasgaiak erkidego desberdinetan daukan egoeraren inguruan -batipat Lomce indarrean sartu denetik daukan egoeraren inguruan- hausnartuko da eta baita plataformak elkarlanean aritzeko posibilitateaz ere.
KOMUNIKABIDEEN HITZORDUA 11'00etan IZANGO DA, Langile Sindikal Batasunaren (LSB) Iruñako egointzan (Leire kalea, 13 - 3. Esk.).Mapa ikusi.
HARREMANERAKO TELEFONOA: 633158700
ERLIJIOA ESKOLAN NAFAR PLATAFORMA
Leire, 13-3. Esk. 31003 Iruña
No hay comentarios:
Publicar un comentario