viernes, 7 de marzo de 2014

Trabak traba, hirutik bi ikaslek aukeratzen dute Erlijio-ikasgaia

Hiru ikasletik bik aukeratzen dute Erlijio Katoliko-ikasgaia. Osotara, Espainiako ikasleen %65ak aukeratzen du libreki ikasgai hau ematea, "traba sozialek, legalek eta administrabiboek" aurreko ikasturtearekin konparatuz % 1,7ko beherakada ekarri izan arren.
 Espainiako ikasle gehienek Erlijioa ikasten dute oraindik, administrazioen trabak  direla eta kopurua jeisten jarraitu arren: Gotzaien Batzarreko Hezkuntza eta Katekesi Gotzai Batzordeak plazaratutako txostenaren arabera, hirutik bi ikaslek aukeratzen dute Erlijio Katolikoa ikastea. Aurreko ikasturtearekin alderatuta, kopurua % 1,5 igo da zentru katolikoetan eta % 1,6 titulartasun zibila duten gizarte ekimeneko zentruetan (pribatuak edo katolikoak ez diren hitzartutako zentruak), estatu zentruetan % 1,8 jeitsi delarik.
 
Gehiengoa, baino % 1,7 gutxiago

Batzordeak jakinarazi zuen bezala, txostena Espainiako 61 elizbarrutik (69 daude) emandako datuekin egin da. Guztira 5.385.601 ikasle daude eskolatutak. Hauetatik  3.501.555k jasotzen dute Erlijio Katolikoa. Hau da, % 65ak ikasten du ikasgai hau. Baina gehienek hezkuntza hau aukeratu arren, datuen arabera, Erlijio Katolikoa ikasten dutenen kopurua % 1,7 jeitsi da aurreko ikasturtearekin konparatuz. Gutxiagotze honen arrazoiak "Erlijio-hezkuntzaren kontrako zailtasun eta traba sozial, legal eta administratiboak dira, besteak beste" txostenak esan bezala.
 
Guztiontzat ona den eskubide bat

Elkarte katoliko osoari zuzendutako ohar batetan, Hezkuntza Batzordeko gotzaiek "Erlijio Katolikoaren irakaskuntzaren paper esanguratsua erlijio-askatasunaren eta beraien uste moral eta erlijiosoen arabera seme-alabak hezitzeko gurasoek daukaten eskubideen erabilera" dela baieztatu zuten; "Erlijio Katolikoaren eskola irakaskuntza erantzunkizun pertsonal eta sozialari eta baita gizartearen ondasun komumera bideratuta dauden gainontzeko birute zibikoen garapenari laguntzen dio" adierazi zuten ere.
 
LOMCE, osatu gabeko erreforma

Batzordearen kideek beste behin baieztatu zuten LOMCEk traba administratiboen aurrean hobekuntza bat izan daitekeela, baina hutsuneak ere badituela argitu zuten: «LOMCEk -esaten du oharrak- Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, eskolako Erlijio-irakaskuntzaren egoera hobetzen du. Hala ere, Batxilergoan daukan erregulazioak ez du bermatzen ikastetxeek derrigorrez eskeini behar izatea eta, hortaz, ezta gurasoek edota ikasleek Erlijioa aukeratu ahal izatea ere; berez, LOErekin zegoen egoera okertuko da. Ondorioz, Batxilergoan gurasoek seme-alabei nahi duten formakuntza erlijiosoa eta morala emateko daukaten eskubidea ez dela egokitasunez eta behar bezala bermatzen pentsatzen dugu ere» esan zuten.
Hau dela eta, gotzaiek "gurasoen eta ikasleen oinarrizko eskubidea den neurrian, Erlijio-hezkuntza oinarrizko ikasgaiekiko parekagarria izatea" eskatzen dute, "zentruek derrigorrez eskeintzea eta ikasleentzat boluntarioa izatea". Hortaz gain, "irakaskuntza hau aukeratu ala ez aukeratu, ikasleek ezin dute diskriminazio akademikorik jasan eskola jardueran» gaineratu zuten gotzaiek.
 
ALFA Y OMEGA


No hay comentarios:

Publicar un comentario

LinkWithin

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...