jueves, 13 de marzo de 2014

Plataformak Erlijioa eta Eskola Kongresuan parte hartuko du

Erlijioa Eskolan Nafar Plataformak datorren martxoaren 22an Iruñan Erlijioa eta Eskola, etorkizunerako errealitatea Kongresuan parte hartuko du. Plataformako zuzendaritza-batzordeko kide den ama batek, hain zuzen ere, bazkalondoan izango den mahai-inguruan hitz egingo du.
Mahai-inguru honetan, hezkuntza erlijiosoan sartuta dauden erakunde desberdinen ordezkariek parte hartuko dute: familia (gure lagunak ordezkatuko duena), Erlijio-irakasleria, ikastetxeetako zuzendaritza taldeak, Administrazioa eta Elizaren hierarkia.

Kongresu honek gure gizartean hezkuntza erlijiosoak daukan papera ezagutarazteko izango duen garrantzia dela eta, zinez bertan parte hartzera animatzen zaituztegu. Martxoaren 19ra arte badago denbora izena emateko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

LinkWithin

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...