NAFARROAN ERLIJIO-IKASGAIAREN ORDU KOPURUA
MURRIZTEKO BILDUK, AHAL DUGU-k ETA EZKERRAK EGIN
ZUTEN ESKAERAREN AURREAN
Atzo, maiatzak 2, Iruñan egindako prentsaurrekoan, Maria Luisa de Simonek
(Ezkerra), Teresa Saezek (Ahal Dugu) eta Esther Korresek (Bildu Nafarroa)
Erlijio-ikasgaiaren ordu kopurua murrizteko lege proposamen bat erregistratu
zutela iragarri zuten. Bertan esandakoen aurrean, Nafarroako Erlijio-irakasleriaren
ordezkari garen sindikatuok (ANPE, LSB-USO eta AFAPNA) eta
Erlijioa Eskolan Nafar Plataformak ondokoa adierazi nahi dugu:
1. Eskolan Erlijio-hezkuntza modu duinean jasotzea familiei dagokien
eskubidea da. Eskubide hau nazioarteko legediak eta Konstituzioak
ezagutzen dute (Giza Eskubideen Adierazpena, Eskubide Zibil eta
Politikoen Nazioarteko Ituna, etab.). Familiak dira beraien seme-alabak
hezitzeko lehentasunezko eskubidea daukatenak eta libreki Erlijiohezkuntza
aukeratzen dutenak. Hala, errespetu osoa merezi dute.
2. Orain gutxi, Auzitegi Konstituzionalak Erlijio-hezkuntza bermatu du
(2018 apiriliaren 10eko epaia). Hortaz gain, beste epai batzuk zehaztu
dute Erlijio-ikasgaiak “ez duela ordu kopuru jakin bat behar, egoki
irakatsia izateko behar duena baizik” (Auzitegi Gorena, 472/2018 epaia).
3. Berriz diogu Erlijio-ikasgaia ez dela arazo sozial bat, batzuek eragindakoa
baizik. Izan ere, ikasgai honek familien babes zabala dauka (azkenaldian,
Erlijio-ikasgaiaren aldeko 11.000 sinadura aurkeztu ziren, bakar-bakarrik
hamar egunetan bildutakoak).
4. Bestalde, prentsaurrekoan parte hartu zutenek gai honen inguruan
ezjakin hutsak direla azaldu zuten. Erlijio-irakasleria Nafarroako
Gobernuak kontratatzen baitu, ez ordea eliz-agintariak, han esan zuten
bezala. Irakasle hauen gainean ari garela, gainontzeko langileen laneskubide
berberak dituztela oroitu nahi dugu ere.
5. Hori gutxi balitz bezala, parlamentari hauek hipokrisia izugarria agertu
zuten “Erlijioak kontzientzia pertsonaleko gauza izan behar duela”
aipatzen duten bitartean, ikasleria osoari derrigorrezko hezkuntza zibiko
eta afektibo-sexual bat ezarri nahi diotelako.
6. Azkenik, adierazi nahi dugu gure zerbitzu juridikoak jada lanean ari
direla aipatu murrizketa aurrera aterako balitz epaitegietara jotzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario