ERLIJIOA
ESKOLAN NAFAR PLATAFORMA
AGIRIA
Pertsonaren
hezkuntza integrala sustatu nahi duten hainbat kolektibok eta
pertsonak osatzen dugu ERLIJIOA ESKOLAN NAFAR PLATAFORMA.
Xede horrekin, nafar hezkuntzan Erlijio-ikasgaiaren presentzia duina
eta justuaren alde agertu nahi dugu. Zehatz-mehatz, ondokoa
defendatzen dugu:
- Ikasleriaren dimentsio guztien garapen integrala pertsona orok daukan dimentsio traszendentea barne.
- Gurasoek seme-alabentzat beraien usteen araberako hezkuntza erlijiosoa eta morala aukeratzeko daukaten eskubidea.
- Erlijio-ikasgaiaren ikasketa gainontzeko oinarrizko ikasgaien baldintza berdintsuetan izatea. Hau da, Erlijioa ezagutza-arlo bat izatea, ebaluagarria, konputagarria eta eskola-ordutegi barruan irakastea.
- Erlijio-ikasgaia aukeratzen ez duten ikasleek ematen duten ikasgai alternatiba berezko curriculum bat, ebaluagarritasuna eta konputagarritasuna izatea, gainontzeko ikasgaiak bezala.
- Erlijio-ikasgaiaren eskaintza hezkuntza-zentru guztientzat derrigorrezkoa eta ikasleentzat boluntarioa izatea.
- Erlijio-ikasgaiaren eskaintza hezkuntza-etapa guztietan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa.
- Erlijio-irakaslearen ezagupen eraginkorra klaustroaren partaide bezala.
ERLIJIOA
ESKOLAN NAFAR PLATAFORMAk ez dio Erlijio-ikasgaiaren duintzearen
aldarrikapenari utziko, ezta Eskolako Erlijio-irakaskuntzaren
defentsan erakunde, elkarte, gizarte kolektibo zein pertsonen
parte-hartzea eragiteari ere.
ATXIKIMENDUA EMAN!
BERTSIO IMPRIMAGARRIA JEITSI
No hay comentarios:
Publicar un comentario